Aitor Roman nekazari lazkaotarra hil da
Aitor Roman nekazaritza ekologikoko ekoizle goierritarra hil da, 42 urterekin. Lazkaon jaio zen 1976an, eta azken urteak Ataunen egin ditu. Bikotekidearekin batera, ‘Baindi’ edo Barandiaran baserria hartu zuten duela bederatzi urte, eta han hasi zen baratzeko produktuak ekoizten. Biolur elkarteko kide zen, eta Goierriko kontsumo taldeen eta Basherri sarearen bultzatzaileetako bat izan da, eskualdeko beste hainbat nekazarirekin batera.
Azken agurra bihar, osteguna, egingo diote, 18:30ean, San Martin auzoko plazan, ekitaldi zibil batekin.