Mus eta karta joko lehiaketak dituzte Zaldibiako jubilatuek
ZALDIBIA // Beti-Gazte jubilatu elkarteak karta jokoen lehiaketak antolatu ditu, gaurko, denbora-pasa atsegina lagun artean igarotzeko asmoz. Musean, txintxoian, erratzean eta bestelako jokoetan ariko dira jubilatuak, bikoteka. Batek, gutxienez, Beti-Gazteko bazkide izan behar du. Gaur 17:00etan hasiko dira lehiaketak, jubilatuenean.













