Plastikoaren erabileraz zikloa gaur hasiko da Lazkaon
LAZKAO // Iraunkortasunean hezten izenburuko egitarauari gaur ekingo diote Lazkaon. San Benito ikastolan hitzaldiak egingo dituzte, plastikoaren erabilerak itsasoan sortzen duen arazoari buruz. Hondar 2050 dokumentala emango dute 18:30ean, Arerian. Cesare Maglioni zuzendaria eta Sara Lizartza itsas biologoa bertan izango dira.













