Liburuxka bukatu, eta bihar erakutsiko dute Gaintzan
GAINTZA // Gaintzan gaur amaituko dute herritarrek eta haurrek liburuxka. Bi astean aritu dira lanean. Ipuinak eta marrazkiak bihar erakutsiko dituzte, 17:00etan, liburutegian. Gero, Maider Bartolomerekin biodantza egingo dute. Iluntzean, On-Bide elkartean afaria dute. Datozen asteazken-ostegunetan Korrikako petoak egingo dituzte.













