Deskargako autobide zati berria asteartean irekiko dute
Urretxu eta Antzuola arteko bost kilometroko zati horrekin, bukatutzat emango dute Beasain-Bergara korridorearen eraikuntza.
Deskargako autobide berria asteartean irekiko da, eguerdi aldera. Bost kilometroko luzera du eta zati honekin amaitzen da Beasain-Bergara korridorearen eraikuntza. Errepide berriaren izendapena A-636 izango da eta 23 kilometro izango ditu. Beasaindik Bergarara 11 minututan joan ahal izango da. 9.000 ibilgailu baino gehiago igaroko dira egunero azpiegitura berritik. Debagoiena Nafarroarekin lotuko du eta Goierri Bizkaiarekin eta Arabarekin. 25 hilabete eta 43 milioi euro behar izan dira azken zatia egiteko.