Legazpiko Ezkerra proiektua aurkeztu du PSE-EEk
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen harira, Legazpiko PSE-EEk bere proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Legazpiko Ezkerra izendatu duten proiektuaren ardatzak dira: Sidenor lantegia zegoen saila bere onera ekarrita garapen ekonomikoa, auzoen hobekuntzan 3 milioi euroko inbertsioa eta zerbitzu publikoei bultzada besteak beste, Korosti suhiltzaile parkea Legazpin gera dadin defendatuz.