Matraka talde feministak bilera batera deitu ditu legazpiarrak
Martxoaren 8aren ondoren, lanean jarraitzeko deia egin diete legazpiarrei. Gaur bilduko dira, 18:30ean, kultur etxean.
Matraka Legazpiko talde feministak bilera baterako deialdia egin du. Bilera gaur da, 18:30ean, kultur etxean. Diotenez, “martxoaren 8an Legazpiko kaleak gogor astindu genituen aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz, zoritxarrez ez da hor gure lana bukatzen”. Lanari berriro indarrez ekiteko prest daude eta “legazpiarren laguntza ezinbestekoa da”. Feminismoaren alde dauden guztiak ditu dituzte gaurko bilerara: heldu, gazte, langile, ikasle, gizon zein emakume.