Osinalde elkarteko 43. Mus Txapelketa gaur jokatuko da
GABIRIA // Gaur gauean jokatuko da 43. Osinalde Mus Txapelketa, Gabiriako elkarte horretan. 21:00etan hasiko da jokoa, eta izena 20:30ean eman behar da. Bikoteko batek gabiriarra izan behar du. Bikoteko 20 euro da, 18 urtetik beherakoentzat 10. Lehen lau bikoteek jasoko dituzte sariak, jaki eta edari. Zortzi erregera eta hiru ustelera da.













