Ana Usabiagak irabazi du Emakumezkoen Tolosako VI. Sari Nagusia
Eustrak-Euskadi taldeko ordiziarra izan da azkarrena Tolosako proban, eta jokoan zen Gipuzkoako Txapela ere irabazi du.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/03/1_tokikom_700x700.jpeg)
Emakumezkoen Tolosako VI. Sari Nagusia jokatu dute asteburuan eta Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarra izan da azkarrena helmugan. Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan zegoen, eta horrenbestez, bi tituluak lortu ditu Eustrak-Euskadi taldeko lasterkariak. Nagusien mailan 116 kilometroko proba izan da, Tolosan hasi eta bukatuta. Lasterketa sprintean erabaki da; Usabiagak jaso ditu eskuak helmugan, eta Maria Martinsek eta Nerea Nuñok osatu dute podiuma.
Euskal Herriko emakumezko txirrindulari onenak aritu ziren lehian larunbateko proban. Guztira, 200 lagunek parte hartu zuten; horietatik 80 nagusien eta 23 urtez azpikoen mailan, 70 gazteetan eta beste 50 junior mailan.