Cisnerosen aurka irabazita laugarren postuan mantendu da Ampo Ordizia
Ampo Ordizia garaipen garrantzitsu batekin bueltatu zen Madrildik pasa den larunbatean. Complutense Cisnerosen aurka 18-35 egin zuen, Heineken Ligako 19. jardunaldian. Hori horrela, 57 punturekin sailkapen nagusiko laugarren postuan mantentzen dira Ordiziako mutilak. Aurreneko postuetan VRAC Quesos entrepinares 78 punturekin, El Salvador 77 punturekin eta Sanitas Alcobendas 69 pounturekin daude. Ampren atzetik berriz, 49 punturekin, UBU Colina dago.
Ligako eten luzearen ondoren, Play Offak jokatu ahal izateko laugarren postua mantentzeko helburu nagusiarekin bidaiatu zuen Ampo Ordiziak Madrilera. Cisneros sailkapenean ordiziarren atzetik egonda ere, partida zaila aurrikusten zuten. Izan ere, aurkariei gauzak erraz jartzen ez dieten talde horietakoa baita madrildarra, maila oso altuko jokoa egiten baitu.
Atzerapenarekin hasi
Anbulantzia faltagatik partida ordu erdiko atzerapenarekin hasi zuten baina horrela izanda ere, Ordiziakoek ederki hasi zuten norgehiagoka. Aurreneko minutuan, lehenengo entsegua eginn zuen Ander Alberdik, gauzatu ez bazuten ere.
Bosgarren minutuan berriz, etxekoen erantzuna iritsi zen. Andrew Nortonek zigor kolpea gauzatuta. Lehenengo zatia, 8-18 bukatu zuten.
Bigarren zatian, Cisnerosek mugitu zuen markagailua lehenik, baina Ampokoek jarraian entsegua gauzatu zuten. Joko serionagusitu zen goierritarren lerroetan eta Cisnerosek, txartel oria jaso zuen gainera. Horrek, jokalari bat gutxiagorekin jarraitzera behartu zituen.
Partidaren 64. minutuan zeudela, 11-32 erakusten zuen markagailuak eta ordizirrek partidaren amaiera arte ederki eutsi zioten. Azkenean 18-35, garaipena Amporentzat.