Goierri Gorrik laugarren garaipena lortu du jarraian
Goierri Gorrik beste partida bat irabazi du asteburuan; 2-1 mendean hartu du Pauldarrak taldea, Loinatzen. Segidan lortzen duten laugarren garaipena da, eta sailkapeneko seigarren tokian (46 punturekin) jarraitzen badute ere, hiru puntu eskasera dituzte orain Barakaldi eta Pauldarrak, hurrenez hurren, bosgarren eta laugarren sailkatuak.
Azken lau jardunaldietan irabazi egin dute goierritarrek; 3-2 mendean hartu zuten Aurrera; 2-3 irabazi zioten Mariñori, eta Elorrio 3-1 menderatu zuten etxean. Pauldarrei 2-1 irabazita, lau partidatan 12 puntu lortu dituzte gorriek. Elenak eta Mireiak egin dituzte etxekoen golak.
Hurrengo partidarako Bizkaia aldera bidaiatuko dute igandean Goierri Gorriko neskek; Derio izango dute aurkari, orain arte, Euskal Ligako talderik ahulenetako bat. Bosgarren garaipena errenkadan lortzea izango du helburu Goierriko taldeak.