Segurarren antzezlanak harrera beroa izan du Urretxun
Segurako herritarrek prestatutako Iragana, lahar eta larrosa antzezlanak harrera beroa izan du Urretxun. Txalo zaparrada luze batekin eskertu zuten segurarrek egindako lana. 36ko Gerraren testuinguruan kokatuta dago obra, eta garaiko bizimodua, hizkera, baserriko lanak, erlijioa eta eskolako kontuak ditu hizpide.