Unax Madina eta Eneko Monreal Gipuzkoako finalera
KIROLA // Murumendi pilota eskolako Unax Madina eta Eneko Monreal pilotari beasaindarrak alebin mailako Gipuzkoako binakako pilota txapelketako finalera iritsi dira, pasa den ostiralean, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Gomez eta Alzelai legazpiarren aurka jokatutako finalerdia 16-5 irabazi zuten.












