Amalur taldearen etorkizunaz bilera gaur da, Lazkaon
LAZKAO // Amalur mendi taldearen ardura eta lanak kudeatuko dituen ordezkariren bat aurkitzeko esperantzan, Domarda elkarteak bilerara deitu ditu Lazkaoko gainerako eragileak, gaurko (19:30ean, Domardan). Mendizaleak, federatuak, udala, ikastola, alderdi politikoak, eta beste elkarteak daude gonbidatuta, Amalur desager ez dadin.













