Aritz Egea, Salomon taldearen aurkezpenean
Salomon taldeko kideak Tenerifen izan dira asteburu pasa, denboraldi berria aurkezteko topaketan.
Salomon Iati mendi lasterketetako taldea prest da denboraldi berriari ekiteko. Asteburuan Tenerifen (Kanariar Uharteak) egin dute taldearen aurkezpena, eta kirolariak ere bertan izan dira, elkarrekin entrenatzen, harremanak estutzen, eta workshop saioetan parte hartzen. Han izan da Aritz Egea urretxuarra, eta berarekin batera, Tòfol Castanyer, Eli Gordón, Jan Margarit eta Cristofer Clemente. Bideoan ikus daitekeenez, giro bikaina dago taldekideen artean.