Korrikako petoak eta psikomotrizitatea, asteko gaiak Gaintzan
GAINTZA // Kultura sustatzeko taldeak antolatuta, 21. Korrikarako petoak egiteko tailerra egingo dute, Gaintzan. Gaur eta bihar ariko dira eskulan jardueran, arratsaldean. Ostiralean, berriz, psikomotrizitatea egingo dute haur eskolako umeekin, goizean. Larunbatean (17:00-19:00) Irrizblai Bira egingo dute, jolasak herrian barrena.













