Italian Abiadura Handiko Trena mantentzeko kontratua lortu du CAFek
ETR500 motako 59 trenen prebentzio, zuzenketa eta mantentze lanak egiteko kontratua itxi du CAFek Trenitaliarekin.
Trenitalia operadore italiarrak CAF aukeratu du abiadura handiko ETR500 motako 59 trenen prebentzio, zuzenketa eta mantentze lanak egiteko. Kontratuaren bolumena 120 milioi eurokoa da eta 6 urteko iraupena izango du, beste sei urtez luzatzeko aukerarekin.
ETR500 edo Frecciarossa bezala ezagutzen diren trenak, Turin, Milan, Reggio, Bolonia, Florentzia, Erroma, Napoles eta Salerno hirien arteko sarean aritzen dira, eta orduko 300 kilometro asrteko abiaduran ibiltzen dira. CAFi esleitutako mantentze lanak, Trenitaliak Napoles eta Milanen nahiz Venezian eta Erroman dituzten instalazioetan egingo dituzte.
Lan horiek guztiak CAF Italia filialak egingo ditu, eta proiektu horrek, 300 pertsona baino gehiago sartzea aurreikusten du.