Manzisidor eta Izagirre proiektuak aurkezten Igartzan
Maiatzaren 26ko udal eta hauteskundeetako solasaldia egin zuten atzo Igartzan EH Bilduko Nerea Manzisidor alkategaiak eta Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak. Manzisidorrek Beasaingo EH Bilduk zortzi hilabeteotan egindako lana goraipatu zuen, eta «jende anitzarekin proiektuak partekatuz, herritarrak erdigunean jartzeko politikak ahalbidetuko dituzten 285 neurri zehatz» finkatu dituztela aurreratu zuen. «Herri justu baten aldeko konpromisoak batzen gaitu».