Bertso eta kantu, giro ederrean hasi da Iparra-Hegoa
Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek eta Kuxkuxtu txarangak alaitu dute Iparra-Hegoa jaialdiko lehen iluntzea. Jendetza elkartu da, bai kalean eta baita afaritan ere.
Segurako XXIV. Iparra-Hegoa jaialdia festa giro betean sartu da. Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek eta Kuxkuxtu txarangak lagunduta, poteo eta afari jendetsuak egin zituzten atzo. Hirurehun bat lagun bildu ziren afaritan, bertakoen eta Etxepare Lizeotik etorritakoen artean.
Gaurtik igandera bitartean ere, ekitaldi sorta izango da Seguran. Hau da eguno hauetako egitaraua:
EGITARAUA
Gaur, ostirala
· 19:00. Etxepare Lizeoko ikasleen ikuskizuna.
· Iluntzean. Arkume eta sagardo dastaketa, eta Kuxkuxtu eta Xutik txarangak.
· Gauean. Astobaba eta DJ Bull.Larunbata
· Goizean. Mendi ibilaldia.
· 12:00. Zintzur bustitze alaitua eta bazkaria.
· 16:00. Pilota desafioa.
· 18:00. Kalejira aldarrikatzailea.
· Iluntzean. Taloak eta Euskal Herriko ardoen dastaketa, eta Kuxkuxtu eta Polekeleke txarangak. Ondoren, Etxepare Lizeokoei agurra.
· Gauean. Lapurdiko Iñaki taldea.Igandea
· Goizean. Animazioa herrian zehar: txistulariak, trikitilariak, dultzaina jotzaileak, albokoariak…
· 10:00. Sukalki prestaketa txapelketa.
· 11:30. Goierriko eta Iparraldeko hautetsiekin ekitaldi instituzionala udaletxean.
· 12:00. Hendaiako Akelarre dantza taldea.
· 13:00. Txakolin dastaketa.
· 14:00. Gereziondoko ekitaldia.
· 14:30. Herri bazkaria, Kuxkuxtu txarangak alaituta.
· 16:30. Sukaldaritza lehiaketako sari banaketa.
· 17:00. Mutxiko dantzarekin agurra.