Bi musika taldek alaituko dute bihar 'Oargiko gaua'
ATAUN // Torto gazte asanbladak Oargiko Gauak zikloko musika kontzertua antolatu du, biharko. Ataun San Martingo Oargi elkartean izango da, 22:00etan hasita. Rucula eta Gera Sexatu taldeek joko dute. Apirilaren 12an, berriz, bertso afaria dute, Iker Zubeldiarekin eta Iban Urdangarinekin.












