Ampo Ordiziak lotuta utzi ditu laugarren postua eta play offak
La Vilari etxean irabazita, laugarren postua segurtatuta dute ordiziarrek, eta play offetako kanporaketa etxean jokatuko dute.
Ampo Ordiziak 35-28 irabazi du etxean La Vila taldearen kontra, eta laugarren postua matematikoki ziurtatuta du. Horrenbestez, etxean jokatuko luke play off-etako lehen kanporaketa.
Atzoko partida gorabeheratsua izan zen ordiziarrentzat, lehen zatia 8-14 atzetik zirela bukatu baitzen. Bigarrenean ordea, hasi eta segituan egin zuten entsegua etxekoek; 32-21 ere aurreratu ziren, Goia, Leskano, Lasa eta Engelbrecheten entseguekin. Azken txanpan, kataluniarrek aldea murriztu bazuten ere, 35-28arekin bukatu zen lehia.
Bi jardunaldi besterik ez dira falta liga bukatzeko, eta play offak ziurtatuta badituzte ere, hurrengo partida berezia izango da, Hernaniren kontrako derbia jokatutko baitute, larunbat arratsaldean, Landaren. Liga erregularreko azken partida berriz, hilaren 14an izango da, etxean, Bartzelonaren aurka.