Igaratzatik Belokira, Aralarren barrena
Igaratza eta Beloki mendiaren arteko ibilbidean hartutako irudi ikusgarriekin, bideoa osatu du Gotzon Aranburuk.
Aralarrek paraje eta ibilbide ederrak eskaintzen dituela gauza jakina da. Eta asteburukoa bezalako eguraldiekin, mendizale ugari biltzen dira bertan. Gotzon Aranburu, ‘beste’ Beloki mendiaren bila joan zen, Zumarragakoaz gain, Aralarren ere bai baitago Beloki izeneko tontorra, haren garaiera bikoizten duena, gainera. Ibilbidean zehar hartutako irudi ederrekin honako bideoa osatu du: