Legazpiko PSE-EEk bere ekonomia programa aurkeztu du
Jose Inazio Asensio Ingurumen eta Obra hidraulikoen Diputatu sozialistarekin batera egin dute aurkezpena. Ardatzak Sidernor zegoen gunea, turismoa eta merkataritza txikia suspertzea dira, besteak beste.
Legazpiko PSE-EEk udal hauteskundeen harira bere proiektu ekonomikoa aurkeztu du. Jose Inazio Asensio Ingurumen eta Obra hidraulikoen Diputatu sozialistarekin batera egin dute aurkezpena Laubiden duten egoitzan. Proiektuaren ardatzak honakoak dira: Sidenor lantegia zegoen espazioa suspertzea, merkataritza txikiari eta enpresa txikiei bultzada ematea eta turismoa hauspotzea dira besteak beste.
Legazpiko Ezkerra izendatu duten egitasmoaren barruan negozio bide berriak urratu nahi dituzte, baita berrikuntza eta ekintzailetza indartu ere.