Markel Olano Diputatu Nagusia Legazpin bisitan
Olanok Urola kooperatiba, udalak erosi berri duen Bellota enpresarena izandako pentsioaren eraikina eta Garagunea bisitatu ditu
Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia Legazpin dago. Bisita instituzionala egiten ari da Maite Peña Gizarte Politika Diputatua eta Koldobike Olabide Legazpiko alkatearekin batera. Udalak aurreko ostiralean Bellota enpresarekin langileen pentsioa izandako eraikin ia osoaren erosketa sinatu zuen eta pentsioa ikustera joan dira. Etorkizunean gizarte gaietarako erabiltzeko aukeraz mintzatu da alkatea. Urola kooperatiban hasi dute bisita eta Garagunean amaituko dute.