Lezo Urreiztietari buruzko filma ikusgai bihar Arerian
Lezo Urreiztieta itsasgizon, mugalari eta antifaxistaren historia jasotzen duen 'Jainkoak ez dit barkatzen' filma emango dute bihar Arerian, Josu Martinez egilea bertan dela.
Lezo Urreiztieta borrokalari antifaxistari buruzko Jainkoak ez dit barkatzen film dokumentala emango dute bihar, hilak 3, Lazkaoko Areria aretoan. Urreiztieta pertsonaia berezia izan zen; 1907n jaio zen Santurtzin, itsasgizona eta abertzalea zen, eta 36ko Gerra garaian, kontrabandista eta mugalari aritu zen. Franco hiltzeko saiakera ere egin zuen. Emanaldia 20:15ean hasiko da, eta sarrerak 3 euro balio du. Josu Martinez zuzendaria ere han izango da, eta proiekzioaren ondoren harekin hitz aspertua egiteko aukera izango da.