Martinezek eraman du kalabaza
Ahoz Aho narrazio lehiaketako finala irabazi du Aitor Martinez gasteiztarrak.
Ahoz Aho ahozko narrazio lehiaketaren finala jokatu zuten pasa den ostiralean Ordizian. Epaileen puntuaketak kontatu eta publikoaren puntuek erabaki zuten garailea. Hirugarren tokian Marta Alzate donostiarra geratu zen, bigarren lekua Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrarentzat izan zen eta Aitor Martinezek eraman zuen irabazlearen kalabaza.