Ataun Aian kadeteen txirrindularitza lasterketa bihar jokatuko da
Ataunen urteko lehendabiziko txirrindulari karrera antolatu du Agauntza kirol elkarteak. Bihar jokatuko da IX. Ataun Aia Saria, 16:30ean hasita, kadete mailako ziklistentzat.
Aia auzoan hasiko da, Kaxetara arte neutralizatuta. Lazkaoko Senpereko biribileraino bi joan-etorri egin beharko dituzte, Kaxetan biratuta. Guztira 48,5 kilometroko ibilbidea da.
Azken itzulian, Aiako gaineraino igo beharko dute. Helmuga 17:42rako dago aurreikusita.












