Domingo Agirreko jangelako sukaldariek hezkuntza publikoan deitutako grebarekin bat egingo dute
Grebaren ondorioz datorren aste osoan ez da jangela zerbitzurik egongo; ikastetxe publikoetako garbiketa langileak ere grebara deituta daude
Datorren astean ikastetxe publikoetako sukaldariek eta garbiketa zerbitzuetako langileak greba egitera deituta daude. ELA sindikatuak deialdiaren arrazoiak zeintzuk diren adierazi du: sektorearen pribatizazioaren kontra egitea, lanpostuak behin betikoak izan daitezen eskatzea eta egin diren murrizketak salatzea. Legazpiko Domingo Agirreko jangelako sukaldariek bat egin dute deialdiarekin eta datorren aste osoan ez da jangela zerbitzurik eskainiko.