Gabiriako eskalada lehiaketa bertan behera utzi dute, eguraldiagatik
Euri arriskua dagoela eta, ez da burutuko gaur arratsaldean jokatzekoa zen kaleko boulder hitzordua.
Gabiriako II. Street Boulder kaleko eskalada txapelketaren antolatzaileek bertan behera utzi dute proba, eta ez da gaur garatuko. Eguraldiaren joerari begira egon dira azken unera arte, eta, arratsaldean euri arriskua dagoenez, lehiaketa ez egitea erabaki dute 14:00etan.
Gaur arratsaldean, 17:30ean zen eskalada lehiaketa hastekoa. Gabiriako plazan zazpi bide prestatuak zituzten. Baina paretak eta parkeko ziburuen erabat lehor egon beharra daukate eskalatu ahal izateko, eta baldintza hori erabat ziurtatu ezin dezaketenez, eta jendeari haraino alferrik joanarazi gabe, ezeztatu dute hitzordua.
Leharrei mendi lasterketaren aurre-girotze ekitaldia zenez boulder lehiaketa, aurtengoz kitto utzi dute. Mendi karrera bihar, larunbata, 09:30ean jokatuko da.