Haurren 'Altxorraren bila' jokoa egingo dute etzi Gabirian
GABIRIA // Udaberri Kulturala egitarauaren barruan, haurrentzat jokoak egingo dituzte Gabiriako plazan, igandean 10:30ean. Altxorraren bila jolasa izango dute, aztarnak aurkitu eta proba ugari gauzatzeko. Bi urtetik hamabira bitarteko haurrentzako jarduera da, baita haien gurasoentzat ere. Herriko bi gaztek gidatuko dute. Bukatutakoan, Ostatuan mokadutxoa egingo dute. Izena eskolan edo udaletxean eman behar da.













