San Benito ikastolan 1.041 kilo jaki bildu dituzte
Lesboseko kanpamenduan dauden Siriako errefuxiatuei laguntzeko bilketa egin dute Lazkaoko ikasleek.
Lazkaoko ikastolako LH6 mailakoek hasitako ekimenak lortu du helburua: Siriako errefuxiatuei Lesbosen (Grezia) laguntzeko, 1.041 kilo arroz eta dilista bildu dituzte. Zaporeak erakundearen bidez eramango dituzte. Egunero 1.300 pertsonari ematen die jaten.