Olaberriko eta Lizarrustiko gainak igoko dituzte gaur, Nafarroara joan aurretik
Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa jokatuko dute gaur, Zumarraga eta Gorraiz artean. Txirrindulariek Goierri zeharkatuko dute, Nafarroan sartu aurretik.
Zumarragako erlojupeko probarekin hasi zen atzo Euskal Herriko Itzulia, eta gaur ere bertatik abiatuko da bigarren etapa. Nafarroa aldera joko du tropelak, eta Gorraizen bukatuko da, 149,5 kilometro egin eta gero. Aurretik ordea, Goierri zeharkatuko dute txirrindulariek, Atagoiti, Olaberria eta Lizarrustiko gainak pasata.
Eguerdiko 13:45ean abiatuko dira Zumarragatik. Handik Legazpi aldera hartuko dute Atagoitiko gaina igotzeko. Ormaiztegira jaitsi eta Olaberrira (14:20*) igoko dira gero, Lazkaotik barrena Ataun zeharkatu eta Lizarrustiko gainean (14:48) utziko dute Goierri, Baztanen barrena sartuta. Etapa 17:30ak aldera bukatuko da, Gorraizen (Nafarroa).
*Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, 40 km/orduko abiaduran kalkulatutakoak.