Koadernogintza landuko dute haurrek Gaintzan
GAINTZA // Kultura taldeak eskulan saio bat antolatu du Gaintzan, aste honetarako. Gaur eta bihar arratsaldean agendak eta koaderno pertsonalak egingo dituzte haurrekin. Atzo eta herenegun mahai-jolasak egin zituzten, baita haur eskolakoekin ere. Aste Santuko oporretarako ere ekimenak jarri dituzte: ibilaldiak herrian, Ordiziako azokara txangoa (17an), herrian baratzea landu (23-24), zinema (26) eta ipuin kontaketak (29-30).













