Maizpideko tropela Genevilla herrian korrika
Maizpide euskaltegiko 110 laguneko taldea Nafarroako Genevilla herrira joan da, Korrikan parte hartzera.
21. Korrika larunbatean igaroko dela Lazkaotik, asteburuan euskaltegian inor ez dela egongo, eta Maizpidekoek txangoa egin zuten, herenegun, Nafarroara. Genevilla herrira joan ziren 110 bat lagun, bi autobuskada bete. Korrikaren 1.200 kilometroan egin zuten Klika. Lau ikaslek eraman dute lekukoa, hunkituta, zozketan aukeratuta: Txema arabarrak, Amparo urretxuarrak, Mixel ipartarrak eta Nell australiarrak. Zalduondon pasatu zuten goiza, eta Kanpezura joan ziren ondoren bazkaltzera.
Lazkaotarrek Genevillan egindako kilometroko irudiak ikusgai Hamaika Telebistaren webgunean, 1.203. kilometroan klika eginda.