Peru Alkainek irabazi du Ataun Aiako txirrindulari proba
ATAUN // Andoaingo Txirrindulari Eskolako Peru Alkain izan zen txapeldun, larunbat arratsaldean, IX. Ataun Aia Saria, txirrindulari kadeteentzako lasterketan. 48 kilometroko ibilbide ia erabat lauaren bukaeran —Ataundik Lazkaora bi joan-etorri eginda—, Aiako azken igoeran gailendu zitzaien Alkain Unai Zenitagoiari (Bolintxo), eta Haimar Etxeberriari (Bazpi) eta Nicolas Alustizari (Zatika), 20 eta 38 segundo aterata. 1:20ra sartu zen tropela.












