Zegamako EH Bildu, Garmendia buru dela
Zegamako EH Bilduk aurkeztu du udal hauteskundeetarako taldea. Imanol Garmendia izango da zerrendaburu eta alkategai.
Zegamako EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda aurkeztu du. Imanol Garmendia Iruretagoiena izango da zerrendaburu eta alkatetzarako hautagaia. Garmendia azken legealdian ere aurkeztu zen EH Bilduren zerrendan, eta zinegotzi izan da lau urtez (2015-2019). Azken hilabeteetan herri programa landu dute bizilagunekin eta talde «gaztea eta langilea» osatu dutela diote.
Zegamako EH Bilduren zerrenda:
1.- Imanol Garmendia
2.- Josune Azurmendi
3.- Aritz Agirre
4.- Joxe Luis Azurmendi
5.- Urko Gomez
6.- Maialen Arizkorreta
7.- Iker Zubeldia
8.- Olaia Elortza
9.- Argider Egimendia
10.- Maria Alustiza
11.- Mikel Berasategi
12.- Irati Irigoras