Zumarragako EH Bilduk bost zerrendaburuak aurkeztu ditu
Josu Aztiria alkategaiarekin batera, Eñaut Urbizu, Ainhoa Zaldua, Aritz Elgarresta eta Idoia Agirre izango dira udal hauteskundeetako zerrendako lehen bost izenak.
Zumarragako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako prestatzen ari den hautagai zerrendako bost lehenengoak aurkeztu ditu. Alkategaia Josu Aztiria izango da, bigarrena Eñaut Urbizu Bigarren Hezkuntzako irakaslea, hirugarrena Ainhoa Zaldua zinegotzi ohia, laugarrena Aritz Elgarresta Lanbide Heziketako irakaslea eta bosgarrena Idoia Agirre Bigarren Hezkuntzako irakaslea.