Korrika Goierrin (II), Seguratik Legazpira bitarteko bideoa eta argazkiak
Jendatza bildu du Korrikak Goierrin. Jendetza bide bazterretan, jendetza kaleetan zein balkoietan eta jende multxoak Korrikaren ibilbidea nondik zihoanaren adierazle.
Indarra. Eskuz eskuz doan lekukoa eta korrika doazen bi oini beste bi eta milaka oin bide berean batzea, helburu berarekin elkartzea. Hori da astebetean lorik egiten ez duen Korrikaren helburua eta bi urtean behin lekukoa Euskal Herriko bideetara ateratzen denean lortzen dute. Ekitalditik ekitaldira, gainera, biderkatzen ari dira korrika doazen oinak. Zahar, heldu, gazte eta haur; emakume eta gizon; zuri, beltz eta hori; nagusi eta langile soil. Eta Goierrin bistan geratu da jendetza gero eta jendetzagoa dela. Litekeena da herri bat, elkartzen denean duen indarraren adierazlea izatea. Pena da egunerokoan bestela korrika egin eta indar horrekin ahaztea. Nolanahi ere, indar hori euskal errepideetan izango da igandean lekukoa Gasteizera iristen den arte.
Gurean, Goierrin, legazpiarrek utzi dute lekukoa oñatiarren eskuetan. Agurra ez da nolanahikoa izan zeren, Goierriko herri guztietan Korrikari harrera beroa egin badiote ere, Legazpikoa itzela izan baita. Enpresek, kirol elkarteek, udalak, suhiltzaileek, eskolek eta kilometroa monozikloan egin duenik ere izan da.