Jose Ignazio Elorza diktadura osteko Legazpiko lehenengo alkatea hil da
1979an Francoren diktadura osteko lehenengo udal hauteskundeak egin zirenean EAJ alderdiaren izenean irabazi zituen. Hiru agintaldi egin zituen
Jose Ignazio Elorza (1936-2019) hil da. 1979ko apirilean Francoren diktadura osteko lehenengo udal hauteskundeak egin zirenean EAJ alderdiaren izenean irabazi zituen Elorzak eta hura izan zen Legazpiko lehenengo alkatea demokrazia berreskuratu ondoren. Hiru agintaldi egin zituen: 1979-1983, 1983-1987 eta 1991-1995. Tarteko agintaldian Prontxio Larrañaga izan zen alkatea, EAkoa, ordurako gauzatua baitzen EAJren banaketa. Elorzak itzal handia izan zuen Legazpiko historia politikoan, baina hark egindakoaren arrastoa zabalagoa da. Euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikipena nabarmena izan zen harengan.
Irakurri bihar Goierriko Hitzan albiste osoa, baita 1967an Legazpiko Ikastola sortzeko dirua biltzeko helburuarekin egindako bertso jaialdian Elorzak esandako ale batzuk.