Ardo eta gazta dastaketa gidatua egingo dute Gaintzan
GAINTZA // Gaintzako hamabostaldi kulturalaren barruan, Eusko Labeldun ardoa eta Idiazabal gazta probatzeko saio gidatua antolatu dute, maiatzaren 24rako (On-Bide elkartean, 19:00etan). Mikel Garaizabal enologoak emango ditu azalpenak. Izena emateko epea apirilaren 30era artekoa jarri du udalak. Udaletxean apuntatu behar da, eta 10 euro ordaindu. Toki kopuru mugatua dago.