Belgikarrek irabazi dute goitibera lehia
Maldan Behera inertzia kirol elkarteari esker, Legazpik Europako Speeddown Koparen proba bat hartu du Aste Santuetako oporretan. Proba iragarri zutenean faboritotzat hartu zituzten David Tack eta Ines Daems belgikarrak eta, gutxigatik izan bada ere, irabazi egin dute goitibehera lehia. Bikoteak Aztiritik Motxorrora doan bideko 2.500 metroko malda 90 eta 95 kilometro orduko abiaduran egin zuen balazta behin bakarrik sakatuta. Bigarren Gael Dack belgikarra eta hirugarren Jan Schmid suitzarra izan ziren; sorpresa handirik ez zen egon podiumean. Finean, motorrik gabeko Formula 1 proba bat ikusteko aukera izan dute ikusleek Legazpin.












