Lazkaomendin barrena ibilaldia dute etzi zaldibiarrek
ZALDIBIA // Gailurrerantz mendi elkarteak txangoa antolatu du, iganderako. Zaldibiako parketik 10:30ean abiatu, eta Lazkaomendira joko dute, Olaldetik gora. Okobiotik Abalinzarrera, eta Amondaraindik behera Lazkaoetxera jaitsita, Arkakako putzuan bazkalduko dute. 10 bat kilometroko buelta egingo dute.













