Musika eta dantza, Lazkaoko festetako protagonistak
Musikak eta jai giroak hartu ditu arratsaldean Lazkaoko kaleak: aukera zabala izan dute Lazkaora joan diren bisitariek. Batetik, kantu kolore emanaldia egin dute Lazkao Txiki plazan 17:00etan: hainbat haur eta guraso bildu dira festara. Jolasteko aukera aparta izan dute haurrek ekitaldiko abestiekin.
17:30ean, bestalde, dantza erakustaldia egin dute plazan. Talde askotako dantzariek erakutsi dtuzte euren koreografiak frontoieko oholtzan. Gipuzkoako dantza taldeak bildu dira Lazkaon: Ibarrako Allur, Ordiziako Amets Bide, Idiazabalgo Axari, eta Lazkaoko Oin Arin. Erakustaldi polita egin dute bertaratu direnentzako.