«Erdarazko kultura soilik kontsumitu, eta luzitzen garen bezala luzitzen gara»
Euskara eta euskal kultura bultzatzen dihardu Madariagak bizi guztian: irakasle, gai jartzaile... Aralar parke naturalaren defentsan ere ari da. Batean edo bestean, beti ari da lanean.
Lazkaotarrek ez dute sinisten Joxepa Madariaga (Lazkao, Gipuzkoa, 1963) Zaldibian (Gipuzkoa) bizi denik. Lazkaoko Gerriko kultur elkarteko dinamizatzailea da: euskara eta euskal kultura bultzatzen lan egiten du. Saltsa askotan ibilitakoa da, eta dabil, oraindik ere.
Asteburuan Berria egunkariak argitaratutako elkarrizketan, bere bizitzari eta euskararen aldeko lanari errepasoa egin dio Madariagak. Hona hemen pasarte batzuk:
“Nire aurreko bi neskak neskame hasi ziren ikasketak utzita, eta niri esaten zidaten: «Ez egin guk bezala: ikasi»”
“Bost urte oso on pasatu nituen [unibertsitatean]. Talde polita osatu genuen: euskaraz ikasi ahal izan genuen lehenengoak izan ginen”
“Euskaltegiek beti garbi izan dute dena ez dela euskara klaseak ematea: kalean behar dugu euskara”
“Lan handia da bertso saio baterako gaiak jartzea […], Bertigoa beti izan dut: esperientzia ona izan zen, gustura ibili nintzen, baina kito”
“Egunero-egunero landu beharra daukagu gure hizkuntza. Zenbat astakeria entzuten ditugun! […] Kultur mailan lan ikaragarria daukagu egiteko”
Elkarrizketa osoa, Berria egunkariaren webgunean dago irakurgai.