Martxan da migrazioei buruzko irakurketa kluba Ormaiztegin
Zumalakarregi Museoaren Migraciones proiektuaren barruan antolatutako ekintza da eta Monica Leivak gidatzen du
Zumalakarregi Museoak abiatutako Migraciones proiektuaren barruan antolatutako irakurketa taldeak lehenengo saioa egin du. Monica Leiva kazetariaren gidaritzapean Blaco Ibañez idazlearen El intruso nobela irakurri dute eta aurreko asteartean solasaldia egitera bildu ziren. Hurrengo saioa ekainaren 4an izango da Ormaiztegiko udal liburutegian. Robert Laxalt-en Dulce tierra prometida irakurriko dute.