EH Bilduk aurkeztu du hautagai taldea
Beasaingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagai taldea aurkeztu du, Nerea Manzisidor eta Hasier Agirre buru dituela. «Benetako justizia sozialean oinarritutako Beasain» baten alde egitea dute erronka nagusia.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagai taldea aurkeztu du Beasaingo EH Bilduk, Nerea Manzisidor eta Hasier Agirre buru dituela. Gainerako hautagaiak ondorengoak dira: Yolanda Hernandez, Maddi Imaz, Mikel Olano, M. Jose Imaz, Amaia Barandiaran, Aitor Urteaga, Asier Imaz, Xabier Moreno, Ainize Lasa, Aloña Etxezabal, Aitor Urdangarin, M. Jesus Zeberio, Pello Arroyo, J. Luis Lasa, Mila Izagirre, Zezilia Herrador, Joxepi Jauregi eta Josetxo Zeberio. Manzisidor Gizarte hezitzailea da eta haur, gazte eta nerabeen zerbitzuen sustapenerako sisteman, udal zerbitzetan lan egiten du. «Benetako justizia sozialean oinarritutako Beasain justuago baten alde egitea» da bere erronka nagusia.