Hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Ordiziako EAJk
Jose Migel Santamariak "Ordiziak aurrera egiten jarraitu" dezan lan egingo duen zerrenda aurkeztu du.
Datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetarako Ordiziako udalerako hautagaitza aurkeztu du EAJk. Egungo alkate eta alkategai ere baden Jose Migel Santamariarekin batera “Ordiziak aurrera egiten jarraitu dezan” lan egingo duen zerrenda aurkeztu dute. “Esperientzia, kudeaketarako gaitasuna eta gaztetasuna uztartzen” dituen taldea dela aurreatu dute.
Hautagaiak ordiziarrak dira guztiak ondorengoak izango dira: Jose Miguel Santamaria Eceiza, Arantxa Arocena Gomez (Independiente), Joseba Aramburu Ganzarain, Xabier Crespo Ibarrolaburu (Independiente), Arantxa Fernandez Alvaredo, Eritz Perlines Torres (Independiente), Bittor Iñaki Bolinaga Alcelay, Miren Karmele Ormazabal Lopez (Independiente), Miren Iturrioz Insausti, Maria Teresa Iraeta Yañez, Jose Ignacio Iturrioz Gotor, Miren Agurtzane Antoñana Arizmendi (Independiente), Ioan Urda (Independiente), Maria Luisa Bombin Alberdi (Independiente), Arantzazu Garin Garmendia, Ion Churruca Echezarreta eta Maite Arrese Imaz (Independiente).