Herri batzarra egingo dute igandean Zeraingo udaletxean
ZERAIN // Zeraingo udaletxean, 11:30ean, herri batzarra egingo dute. Batzarraren lehenengo 45 minutuetan, udal taldeak udaleko eta fundazioko 2018ko kontuen itxiera eta 2019ko aurrekontua, webgune berria, turismoa, kultur ekintzak, autopista elektrikoaren gaia, baserri bideak, etxebizitza sozialak, zuntz optikoa eta udazkeneko azoka ekologikoa izango ditu hizpide. Batzarraren bigarren zatian, beste 45 minutuetan, elkarrizketarako txanda izango da.













