Klasiko baten doinuak
Legazpiko Santikutz jaietan, Su Ta Gar talde eibartarrak joko du gaur, John Dealer & The Coconuts legazpiarrekin batera.
Astearteaz geroztik Santikutz jaietan murgilduta dabiltza Legazpin, baina egunik handienak ospatzeko dituzte oraindik. Gaur dute zaindariaren eguna, eta goiz-eguerdiko tradizio ekitaldien ondoren, gauean musikak aparteko tartea izango du plazan, 23:00etan hasita. John Dealer & The Coconuts legazpiarrek joko dute aurrena, eta segidan, Su Ta Gar talde eibartarraren txanda izango da.