Aztiri-Lakiola bikoak irabazi du Binakako XIII. Pilota Txapelketa Herrikoia
Ibar-Potolo bikoari gailendu zaizkie finalean (22-13). Agirre-Solana sailkatu dira hirugarren, kontsolazio finalean Txus-Latigo mendean hartuta (22-15)

Aztiri-Lakiola (Aritz Agirre-Luis Ibarguren) dira Legazpiko Binakako XIII. Txapelketa Herrikoiaren irabazleak, gaur arratsaldean Urbeltz pilotalekuan jokatu den finalean Ibar-Potolo bikoari (Iker Ibarguren-Aitor Gordo) irabazi ondoren (22-13). Hirugarren eta laugarren sailkatuak zehazteko partidan, berriz, Moxkorri (Ion Agirre-Eneko Solana) Txus-Latigo (Jesus Mari Gil-Roberto Garcia) baino hobeak izan dira. Ohi bezala, aparteko giroan eta frontoia gainezka zela jokatu dira txapelketari amaiera emateko bi partidak.